Atzo bukatu zen botoa emateko epea Gabonetako leiho eta balkoietako lehiaketan. Guztira 313 boto jaso dira. Parte hartzaileak zortzi etxebizitza izan dira. Boto gehien Deba Etorbideko 1, 7Bko Charo Gomezek jaso ditu, eta ondorioz 300 € jasoko ditu (herritarren saria). Botoa eman dutenen artean 100 euroko bono bat zozkatu da, eta irabazlea Edurne Elvira izan da. Gaur arratsaldeko 17.00etan egingo da sari banaketa BAZ-en.