Atzo 7 positibo berri atzeman ziren arrasatearren artean (375,87ko tasa)

0
264

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 7 positibo berri atzeman dira Arrasaten. Positibotasun-tasa 100.000 biztanleko 375,87koa da, beraz, Arrasatek gune laranjan jarraitzen du.

Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aramaion (67,57) ez da positibo berririk atzeman. Bestalde, Antzuolan 2 positibo izan dira (1.193,19), Eskoriatzan 3 (487,45), 6 gehiago Aretxabaletan (522,60), 3  Bergaran (312,58), eta beste 2 Oñatin (793,51).

Gaurko boletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen