Arrasaten atzo 3 positibo atzeman ziren, eta 126,80an dago une honetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Beraz Arrasatek gune horian jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Antzuolan positibo 1 aurkitu da (229,46), Bergaran beste 1 (99,76), eta Oñatin 1 gehiago (183,12). Aramaion (675,68), Aretxabaletan (367,23), Elgetan (176,83), Eskoriatzan (316,84) eta Leintz Gatzagan (0) ez da positibo berrik atzeman.