Arrasaten atzo 2 positibo atzeman ziren, eta tasa 104,16ra jaitsi da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Beraz Arrasatek gune horian jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Eskoriatzen 2 positibo aurkitu dira (292,47), eta Oñatin 1 gehiago (165,68). Antzuolan (183,57), Aramaion (608,11), Aretxabaletan (353,11), Bergara (93,11), Elgetan (88,42), Eskoriatzan (316,84) eta Leintz Gatzagan (0) ez da positibo berrik atzeman.