Atzegik ‘Nire erara bizitzeko erronka’ kanpainia aurkeztu du Arrasaten

0
397

Atzegi elkarteak ‘Nire erara bizitzeko erronka’ kanpaina aurkeztu du Arrasateko Udaleko osoko bilkuren aretoan. Aurtengo kanpainiak  adimen desgaitasuna duten pertsonek modu independientean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.  

Bestalde, Atzegin profilen eta bizi-aukeren aniztasuna islatu nahi izan du kanpainia honekin ere. Adimen desgaitasuna duten pertsona guztiek ez dute modu independientean bizitzeko adina autonomia, baina horietako askok bai, eta gainontzekoen antzeko bizi-proiektua izan dezakete, bateire beharrezko laguntza jasotzen badute.

Aurkezpenean Iñigo Alkorta bergararrak bakarrik bizitzeko esperientzia kontatu du. Nagore Iñurrategiren laguntza izan du, txikitatik Iñigoren laguna, “beti izan da auzoko eta koadrilako bat.” Bere egunerokoa kontatu du, koadrilarekin, lagunekin eta familiarekin duen harremana nolakoa den.  Astean zehar lan egiten du eta asteburuetan arrantzara, mendira eta perretxikoak hartzera joatea gustatzen zaio. Independentzia duelako bakarrik bizitzea gustatzen zaion arren, “bakarrik sentitzen dela” ere aitortu du. Horregatik erabaki du denbora batera tutoretzapeko etxebizitza bizitzera joatea.

Bizitza Independenterako Prestakuntza Tailerrak

Urrian ‘Bizitza Independenterako Prestakuntza Tailerrak’ jarri dira martxan, etorkizunean modu independientean bizitzeko nahia edo kezka duten desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat. Prestakuntza honen helburua de biharko egunean erronkei aurre etiko prestatuago egoeta. Debagoienan jarri da martxan lehen taldea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen