Udaltzaingoaren patruila batek aurreko zapatuan gizon bat San Andresen bi “pase” egiten (bi droga salmenta egiten) ikusi zuen.
Gizonezkoak aurrekari penalak ditu eta udaltzainengandik ihes egin zuen, baina udaltzainetako batek gizonezkoa harrapatzea lortu zuen Hiruki plaza inguruan.
Jarduera horretan bi udaltzainek jasotako kolpeen ondorioz, baja hartu behar izan dute, Udalak gaur baieztatu digun bezala.
Udaltzain batek besoa hautsita dauka. Udaltzaingoaren jardueraren ostean, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu zuen.
Erlazionatutako albistea:
Gizon bat atxilotu dute Hiruki plazan ustez drogak edukitzeagatik
2022ko azaroaren 14an argitaratutako albistea
Zaintzen gaituztenei lehenbailehen suspertzea opa diet.