Atxiloketa 1 eta 5 identifikazio izan dira egoitzaren ustezko bortxatze delituengatik

0
3264

Ertzaintzak azaldu du otsailaren 12an gizonezko bat Etxe Txikietako bizigune batera sartu zela baimenik gabe, eta atxilotua izan zela. Halaber, otsailaren 26an Txaetako etxebizitza batera 5 pertsona sartu ziren, baimen barik. Etxearen arduradunak Ertzaintzari abisua eman behar izan zion, eta 5 pertsonak bertatik atera zituzten.

Argazkia: MB artxiboa.

Otsailean gutxienez egoitza bortxaketa bi kasu izan dira Arrasaten, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Otsailaren 12an gizonezko bat Etxe Txikietako etxebizitza batera sartu zen baimenik gabe, antza bertan lo egiteko.

Ertzaintzak, Arrasateko Udaltzaingoaren laguntzarekin, gizonezkoa atxilotu zuen.

Otsailaren 26an, berriz, Txaeta kaleko etxe bateko arduradunak gaueko 22:00etan abisua eman zuen.

Izan ere, etxebizitzara 5 pertsona sartu zitzaizkion, eta Ertzaintzak bostak identifikatu zituen, eta bertatik joatea lortu zuen.

Ildo horretan, ikerketa bat zabaldu zuen eta etxebizitzako jabeak etxebizitzako ateko sarraila aldatu behar izan zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen