Atxabalpek Eibar-Osasuna lagunartekoa hartuko du, ateak itxita

0
417

Norgehiagoka hurrengo ostegunean izango da (martxoak 25). Hala, Jagoba Arrasateren taldeak eta Jose Luis Mendilibarrenak baliatu egingo dute ligako partiduen atsedena.

Gizonezkoen futbol selekzio ofizialek Europako multzoen faseak jokatuko dituzte, eta ondorioz ez da estatu espainiarreko lehen mailan partidurik jokatuko.

Eten hori baliatzeko, bi euskal taldeek lagunarteko partidua jokatuko dute hurrengo ostegunean, goizeko 11:00etan hasita, Atxabalpeko instalazioetan.

Bien ala bien helburu nagusietako bat erritmo lehiakorrari eustea izango da. Partida ateak itxirik jokatuko da, ezarritako osasun-protokoloaren arabera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen