Gartxot Unsainek egina, eta Iosu Florentinok zuzendua ATX Teatroa konpainiak “kaskarot” haurrentzako antzezlana aurkeztuko du hurrengo otsailak 29an Amaia Antzokian. Antzerkia arratsaldeko 17.00etan hasiko da. Aktoreak Natxo Montero, Maryse Urruty, Jon Koldo Vazquez, Gartxot Unsain, Florentino Badiola izango dira.
Bertan agure batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri, aldiz, asko gustatzen zaio dantza egitea, eta horrek arazo larriak ekarriko dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da. Bere burutazio eta zentzuaren bidez, egoerari buelta ematen eta bere adierazpen askatasuna dauden arauen gainetik lehenesten lagunduko dio Anerri.
