Atletismo pistak “Arrasate Atletikok hala eskatuta, datorren udan berrituko dira”

0
406

Argazkia: LEKen artxiboa.

Errugbi-futbol berdegunea berritzeko lanak bukatu dira, eta horren harira, Udal-gobernuak aurkezpena egin du gaur goizean.

Inguruko atletismo pistan, besteak beste, tartana hainbat tokitan txarto dago, eta ondorioz berritu behar da. Horren inguruan Udal-gobernuak ondokoa azaldu du:

“Aurreko Udal-gobernuak aurreikusia zuen atletismo pistak berritzeko aurrekontua, baina Arrasate Atletikorekin hitz egin dugu eta gurago dute berritze obrak 23/24 denboraldiaren ostean egitea”.

“Ondorioz, obrak datorren udan egingo dira. Berritzea aurten egin genezakeen, errugbi-futbol zelaiaren berritzearekin batera, baina Arrasate Atletikok eskatu du datorren udan egitea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen