2022-2023 denboraldirako ere Arrasate Atletiko Taldeak Atlestismo Eskola antolatu du, 2000 eta 2014 urteen artean jaiotako pertsonentzat.
Argazkia: Arrasate Atletiko.
Izena arrasateatletiko.com webgunean eman behar da, eta denboraldia irailaren 12tik aurrera eramango da ekainaren 21a bitarte. Entrenamenduek ondoko ordutegiak dituzte:
Atletismoarekin jolasean / Alebin kategoria
- Astelehen eta asteazkenetan 17:00-18:00, egun bat edo bi.
Infantil kategoria
- Astelehen eta asteazkenetan 18:00-19:00.
Kadete/Jubenil kategoria
- Astelehen, astearte eta asteazkena 18:00-19:30
- Ostirala 17:30-19:00
- Larunbata 10:30-12:00
Informazio zabalagoa: 619 459 665 mugikorrean edota arrasateatletiko@gmail.com helbidean.




