Astelehenean jarri zen martxan Arrasateko Atletiko Taldearen eskola. Aurten 77 neska-mutil daude eskolan, 3 kategoriatan banatuta: 26 benjamin, 19 alebin eta 32 infantil. Bestalde, klubak beste 36 atleta ditu denboraldi honetarako, kadeteetan, jubeniletan eta seniorretan banatuta.
Entrenamenduekin hasi diren arren, klubetik Mojategira hurbildu eta kirol hau probatzera animatzen dute.