Istar Dapena, Eneko Carrascal eta Iñigo Uribarren arrasatearrek Espainiako Kluben Kopako txapelketetan parte hartu dute asteburu honetan Real Sociedad taldearekin, Madrilgo Vallermoso estadioan. Bestalde, Malen Ruiz de Azuak Valencia Club Atletismo taldearekin parte hartu du.
Argazkiak: Real Sociedad. Mundo Deportivo.
Istar Dapenak bigarren postua lortu zuen pertika jauzian 5,40 metroko jauziarekin, bere marka pertsonala berdinduz. Bestalde, Eneko Carrascalek jauzi hirukoitzean 15,44 metroko jauzia lortu zuen podiumera bigarren postuan igoz. Iñigo Uribarrenek berriz, Realeko taldearekin parte hartu zuen 4 x 100 txandako proban, seigarren postuan helmugara helduz.
Bukatzeko, Malen Ruiz de Azuak Valencia Club Atletismo taldearekin pertika jauzian parte hartu zuen 4,35 metroko jauziarekin, txapelketa honen errekorra hautsiz. Ordura arte errekorra 4.31 metrotan zegoen.