Itxaso Plaza, Eneritz Kortabarria eta Ainara Lopez Anoetan egin dute lasterka. Malen Ruiz de Azua, Eneko Carrascal eta Istar Dapena Bartzelonan lehiatu dira.
Argazkia: Arrasate Atletiko.
Arrasateko zenbait atletek Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldian parte hartu dute, Donostiako Anoetan. Lehiaketa hau “legez parte-hartze askeko proba bihurtu” dela azaldu dute Arrasate Atletikotik.
3000 metroko lasterketan:
- Itxaso Plaza 12:26:10eko marka lortu du, distantzia honetan parte hartzen duen lehenengo aldian.
200 metroko lasterketan:
- Eneritz Kortabarria 29:33
- Ainara Lopez 29:25, bere marka hobetu du.
Bartzelonan, kluben arteko estatu espainiarreko txapelketan arrasatearrek ondoko emaitzak lortu dituzte:
- Malen Ruiz de Azua pertika-jauzian 4’15 metro Valencia taldearekin
- Eneko Carrascal jauzi hirukoitzean 15’68 metro, Real Sociedad taldearekin
- Istar Dapena pertika-jauzian 4’70 metro, ez du egun ona izan, Real Sociedad taldearekin
Animo gure atleta guztiei!