Atleta arrasatearrek emaitza oso onak lortu dituzte Gipuzkoako Atletismo txapelketan

0
459


Asteburu honetan Gipuzkoako Atletismo Txapelketa absolutua izan da Donostian. Arrasateko atletak izan dira ere txapelketan.

Luzera jauzian Eneko Carrascalek 7,73 metroko jauzia egin zuen, urrezko domina lortuz eta bere marka hobetuz. Marka hau estatuko hirugarren markarik onena da, eta bere kategoriako lehena, 23 urtez azpikoa. Bestalde, Mikel Agirrek 6,92 metroko jauzia egin zuen Monzonen jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartzeko marka lortuz.

Pertika jauzian Istar Dapena berriz ere urrezko domina eskuratu zuen Donostian 5,10 metroko jauziarekin. Arrasatearrak bere mailan jarraitzen du. Jauzi hirukoitzean Alex Agiriano ere igo zen podiumeko gorenera 15,22 metroko jauziarekin, eta, gainera, bere marka hobetu zuen, ordura arte 14,49 metrokoa baitzen.

100 metroko lasterketan lau arrasatearrek parte hartu zuten: Aitor Uranga (11:20 segundo), Iker Menor (11:81 segundo), Ander Otero (11:81 segundo) eta Oihan Zulueta (12:85 segundo). Uranga Arrasateko seigarren marka onena lortu zuen, aurreko marka hobetuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen