Athlon kooperatiba saritu du #BaiEuskarariSariak2021 ekitaldiak

0
328

Arrasateko kooperatibak Bai Euskarari komunitatearen sarea indartzen ari dela baloratu dute, baita IZT eta Biharko Taldea ere. Horregatik hirurak saritu zituen atzo.

Sari banaketa ekitaldia Eureka! Zientzia Museoan egin zen, eta bertan elkartearen irudi berritua ere aurkeztu zen. Vanessa Sánchezek aurkeztu zuen, ekitaldia eta erritmoa jartzeaz arduratu dira Musikeneko hiru artista.

Arrasateko Athlon kooperatibak duela lau urte eskuratu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria. Bai Euskara Elkarteak baloratu ditu “ohitura osasungarriak sustatzeko lanean dihardutela sortu zirenetik eta proiektu ezberdinetan euskarazko zerbitzua bermatzen dutela”.

Halaber, “Athlonen helburua da jendearen bizi kalitatea hobetzen laguntzea, ohitura osasuntsuak sustatzeko erronka dute, gu eta euskara sasoiko egoteko”. Zorionak Athlon!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen