Athleticeko bandera udal-eraikin baten ere ez jartzea erabaki du Udalak

21
2501

Arrasateko Imanol Etxeberria Peñako idazkariak, Eloy Marteachek Udalari eskaera egin dio berriki, bandera zuri-gorria udal-eraikin batean jar zedin, Udalak Realeko banderarekin egin bezala.

Argazkia: MB Artxiboa.

Eskaera onartu zedin, Peñako idazkaria alkatearekin izan zen, eta alkateak erantzun zion, “protokoloari jarraituz, ez dutela banderarik jartzen udaletxeko balkoian”. Eloy Marteache Kiroletako zinegotziarekin ere izan zen.

Kontzejalak gaur email bidez erantzun dio, eta “ezetz erantzun digu, Athleticek ez diolako Udalari eskaera egin. Erantzun horrek ez dio galderari erantzuten, eta Udalak kontuan hartu behar luke Arrasateko Imanol Etxeberria Peña bazkide ugari dituela eta arrasatear pilo bat Athleticekoak garela”.

“Polita litzateke Arrasateko udal-eraikin batean Athleticeko banderaren eta Realeko banderaren artean ikurriña ere jartzea”

21 IRUZKIN

  1. Portugalete, sestao edo getxon errealeko bandera jarriko dute? Ez, ba arrasaten athletikoka ezta, ulertzekoa

  2. Eloy hau giroa zikindu nahian dabil, bai atzo eta bai gaurko jarrera eta hitzekin.Mesedez goza dezagun partiduaz, arazo asko ditugu berriak sortzeko. Eta honi kasurik ez egitea mesedez, herri honetan denok ezagutzen dugu elkar. Onenak irabaz dezala eta banatu beharrean futbolak batu gaitzala

  3. Oh futbola, gizartearen lo-belarra… Ze tristea iruditzen zaidan Udaletxea horrelako gai banaletan sartzea. Ez Erreala, ez Athletic, ez Mondra. Futboleko bandera bat baino lehenago jarriko nuke nik Udaletxeko balkoian SOStalaritza, ZaldibarArgitu edo bandera feminista.

    Txertoen gestio desastrosoa, Euskaltelen lapurreta, “Eko”bulebarra…

    Zuek segi furbolari begira, itsututa. Bitartean alde guztietatik engainatzen jarraituko gaituzte eta.

    • Futbolak eta bere inguruan mugitzen den guztiak,familia asko ta askori jaten ematen diote.Gaur egungo egoera bizi ez bagenu pentsa gipuzkoa ta bizkaia osoko ostalariek zer nolako kaja egingo zuten final honekin egun bakar batean.

      Udaletxean futbol talde baten bandera jartzea ez duela ez buru ez hanka arrazoi guztia emango dizut,batez ere bi talde euskaldun badira,(botoak Errealzale ta Athletic zale askok emango dtuelako),baina nesken finala egon zenean ere jarri zuten eta gauza polita izan zen,egun bakar batez burua pixkat distraitzea denori ondo etorriko zaigu.

  4. Kontuan hartu behar da Arrasate Gipuzkoa dela eta Gipuzkoako futbol taldea Erreala dela. Ez dago beste eztabaidarik.

    Ofizialki Erreala da gure lurraldeko ekipoa.

    Bakoitzak bere etxean egin dezala gura dauena.

    • “Gura dauena” horrek argi isten dau bizkaieraz eiten dozula berba. Nehikua izen biherko litzake hori, Euskal Herriko muga probintzialak artifizialak diela jakiteko. Gure lurraldea? Gure lurraldea zazpirak die.

      Gainera, Athletic eta Erreala ez die Bizkaia eta Gipuzkoako taldiak, Bilbo ta Donostiakuak die. Hemengua Mondra da. Beraz, oker zabitz, Aimar.

      Ni Errealekua naz, baina bi taldiak die hemenguak. Ez gaitezen umekerixatan jausi.

    • Prepotentzia gehiegi. Athletic EZ da euskadiko taldea. Arrasate Gipuzkoa da eta beraz normala da errealeko bandera jartzea. Portugalete edo Durangon errealeko bandera jarriko dute? Ez, ba arrazoi berdinagatik Arrasaten athletikoa ezta

    • Athletik Ortuzar, Urkullu, Josu Jon eta beste jauntxuen taldia da. Beti izen da istituziñuen ekipo maitagarria. Bakarrik falta Jakie PNVn logua erutia kamisetan.

  5. Erabaki zentzuduna udalarena.Bizkaiko edozein udalerritan galdetu ezkero Errealeko apaingarriren bat udalean jartzeko,agian herritik botako zaituzte…

  6. Rollo txarrak ekarriko duela esan dudanean, esan nahi dut futbol final kaka hontaz kokoteraino nagoelako. Espainiako erregeak flipatzen ibiliko dira zenbat maite dugun haien kopa. Gero partida hais ta txistuka… Ez du sentsurik. Niri futbola gustatzen zait baina hau gehiegizkoa iruditzen zait. Ez dakit kasualitatea den, baina EHak Euskaltel enpresa galdu du. Enteratu al zarete? Bai, Williamsek gogotsu dagoela, Illarra gaur pisa ez duela egin, Muniain puzker bat bota dela… Lotsagarria da nola jendeari manipulatzen zaion. Eta gu hemen bandera jarri ala ez eztabaidatzen.

  7. “…..Arrasateko Imanol Etxeberria Peña bazkide ugari dituela eta arrasatear pilo bat Athleticekoak garela” esaten du Eloyk.

    Eta madridistak Arrasaten?? segurazki Athleticzale baino gehiago, Eloy, orduan R.Madrid finala jokatzen duen bakoitzean ere jarriko dugu?
    Oso argi daukat, Realeko bandera gipuzkoako udaletxeetan eta Athletikoa bizkaikoan. Horrela daukagu bananduta zazpi probintziak, bereiztuta bakoitza bere herrialdea.
    Ez dut imaginatzen Ondarruan, adibidez, Realeko bandera udaletxean, zeren Realzaleak ere badaude.
    Eta esaten dauena biak euskaldunak direla eta anaiak eta bla bla bla.. ba begira bi taldeak adoz jarri dira irabazten duena galtzaileari ez dio pasilloa egingo hurrengo partiduan. Beraz horrela dago gure kirola.

  8. Miren zer uste duzu fútbola maite dugunok ez dugula beste ekintzetan parte hartzen?oso Iker zaude…eta nahikoa da Eloy horren Kaká besterik ez du botatzen
    Eta bakoitzak egin dezala eta pentsa dezala nahi duen bezala…
    Beti errua futbolarena da…feministena.zaldibar.hostalaritza…politikoena eta gizarte honena ez
    Aupa zuek

  9. “…..Arrasateko Imanol Etxeberria Peña bazkide ugari dituela eta arrasatear pilo bat Athleticekoak garela” esaten du Eloyk.

    Eta madridistak Arrasaten?? segurazki Athleticzale baino gehiago, Eloy, orduan R.Madrid finala jokatzen duen bakoitzean ere jarriko dugu?
    Oso argi daukat, Realeko bandera gipuzkoako udaletxeetan eta Athletikoa bizkaikoan. Horrela daukagu bananduta zaspi probintziak, bereiztuta bakoitza bere herrialdea.
    Ez dut imaginatzen Ondarruan, adibidez, Realeko bandera udaletxean, zeren Realzaleak badaude.
    Eta esaten dauena biak euskaldunak direla eta anaiak eta bla bla bla.. ba begira bi taldeak adoz jarri dira galtzen duena irabazleari ez dio pasilloa egingo. Beraz horrela dago gure kirola.

  10. Txorrada galanta…. Errelazalea naizen aldetik, bost axola udalak jartzen duen bandera, hobe ez jartzea banderarik,ez dut nahi errealeko bandera espainiarren ondoan egoterik.

  11. Atzo neuk ikusitakoa….. ATLETICKEN bandera Gernikako Guardia Zibilen koartelean …lehio baten txintxilikatua.
    Eskatuko diegu Errealekoa …,Oñatikoei berdin egin dezatela?????

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen