Ate Irekiak Udal Euskategian, Kulturolan [Testua: Udal Euskaltegia]

0
210

Udal euskaltegian, aurten, bi kontu ditugu ospatzeko: alde batetik, 40 urte dira udal euskaltegia martxan dagoela, eta, bestetik, datorren ikasturtea euskaltegi berrian hasiko dugu, Kulturolan.

Kartela: UE.

Testuinguru horretan, ate irekiak antolatu ditugu ekainaren 8, 9 eta 10erako, nahi duen edonori euskaltegia erakusteko eta gure zerbitzuen berri emateko. Kontuan izan behar da, gainera, ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duenak %10eko deskontua izango duela matrikula egiten duenean. Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu euskaltegia ezagutzera etor daitezen, eta, euskara ikasi nahi izanez gero, aurrematrikula egin dezaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen