Strong, pilates, spinning, hipopresivo, k-strech, aquagym, body balance, spinning pump, body pump, boxing… ikastaroak probatu ahal izango dira.
Hurrengo astelehenean, hilak 14, eta asteartean, hilak 15, Musakola eta Uarkape kiroldegiak irekiko dituzte. Eskaintzen diren ikastaroak doan probatu ahal izango dituzte herritarrek: spinning, yoga, pilates, hipopresiboak, k-strech, aquagym, body balance, body pump, spinning pump, boxing strong…
Ikastaroa probatu ahal izateko aldez aurretik eman behar da izena Musakolako harreran edo telefonoz 943 252030 zenbakian.
Bestalde, zabalik dago 2020-2021 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea. Aurten bi ikastaro berri eskainiko dira:
Spinnig Pump: bi eguneko saio konbinatua. Egun batean, spinning saio kardiobaskular bat egingo da, eta hurrengoan, body pump teknifikazio saio bat.
Boxing Strong: kaloriak erretzeko saioak, besoak, hankak, abdominalak eta ipurmasailak tonifikatzen diren bitartean. Ikastaro honetan, besteak beste, kickboxinga, burpeak, jauziak, squatak eta burpeak mugitzen dira. Gainera, Musakola kiroldegirako k-strech eskaintza zabaldu da. Aurten, k-strech Uarkape eta Musakolan eskainiko da eta ordutegi desberdinak egongo dira aukeran.
Egungo egoera dela eta, hainbat neurri hartu dira ikastaroen eskaintzan osasun-segurtasuna bermatzeko: aretoak berrantolatzea, edukiera murriztea, material higieniko erabilgarria.