ATE IREKIAK: Debagoieneko Gurutze Gorria

0
173

Ekitaldia San Prudentzioko instalazioetan izango da, eta ekitaldiak zuzenduta egongo dira “familia osoak parte har dezan, hala nola, desfibriladore bat erabiltzen eta maneiatzen, BBB egiten, txikienentzako jolasak eta jarduerak egiten eta abar”.

Kartela eta logoa: Gurutze Gorria.

Eskualdeko Gurutze Gorriak ate irekien jardunaldi bat antolatuko du datorren iganderako, maiatzak 15, Elorregi auzoko instalazioetan.

Ekitaldiaren asmoa da “eskualdeko bizilagunei erakundearen jarduera eta lana hurbiltzea”.
“Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, ate irekien jardunaldiei ekingo zaie berriro, eta San Prudentzio izango da, Sanprubusaren ondoan, lehen aldiz”.

Ekitaldiaren helburua izango da “Gurutze Gorriak Debagoienean dituen proiektuak, baliabide materialak eta giza baliabideak ezagutaraztea da”.

Gainera, “jarduerak egingo dira familia osoak parte har dezan, hala nola, desfibriladore bat erabiltzen eta maneiatzen, BBB egiten, txikienentzako jolasak eta jarduerak egiten eta abar”.

Halaber,antolatzaileek gonbidapena luzatu diete “beren ekarpenekin laguntzen duten bazkide guztiei, haien instalazioak eta Debagoieneko Gurutze Gorriaren atzean dagoen giza taldea ezagutzeko”.

Sanprubusak ere lagunduko du, “bertako pintxoak dastatzeko aukera” izango baita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen