‘Lezetxiki: neandertalen lurraldea’ erakusketaren harira, mundu-mailako aditu honen hitzaldia gaur (otsailak 21) izango da Kulturaten.
Argazkia: Universidad Zaragoza.
Ekitaldi hau antolatu dute Arrasate Zientzia Elkarteak, Arrasateko Udalak, Aranzadik, Gordailuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UPVek, Ikerbasquek eta Eusko Jaurlaritzak.
María Martinón-Torres galiziarrak Medikuntza eta Kirurgia ikasteketak egin zituen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, Lizentziaturako Aparteko Saria lortuz. Unibertsitate berean Doktoregotza egin zuen, baita pareko saria lortu ere.
Atapuercako Ikerlari Taldeko kide da 1998. urtetik, eta beste hainbat lorpenen artean, 2015etik Londresko University College-ko irakasle dihardu Antotropologia Sailean.
2017tik Giza Eboluzioaren Ikerkuntzaren estatu mailako zentroaren (gaztelerazko CENIEH) zuzendari bezala lan egiten du. Beraz, curriculum aparteko emakumea da.
Bere ezagutzak gaur arratsaldean Kulturaten partekatuko ditu, bertako areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan.