Astorek Emakume Master Cup txapelketan parte hartuko dueten pilotarien elastiko berriak diseinatu ditu

0
510

Astorek eta Emakume Master Cup txapelketak, emakumezkoen esku-pilotaren esparruan lehiaketarik garrantzitsuena, hain zuzen ere, kirolarek apirilaren 4ean, bikote-txapelketaren finalean, eramango duten elastiko berria aurkeztu dute markaren egoitzan, Arrasaten.

Astorek elastiko teknikoa, erabilgarriaeta, aldi berean, jasangarria diseinatu du. Erabili osteko plastikozko botiletatik datorren %100 birziklatutako Dryshell ehunarekin egindako jantzia da; elastiko bakoitzak plastikozko 11 botila daramatza. Ehunak transpiratzeko gaitasun bikaina dauka, eta azkar lehortu egiten da. Gainera, Heiq Pure bakterioen aurkako tratamendua gehitu zaio kiratsa saihesteko; horri esker, elastikoa ez da hainbeste garbitu behar eta, ondorioz, mikroplastikoen eragindako arazoak minimizatzen dira. Patroiari dagokionez, pilotariek esku-pilotan aritzen diren bitartean izan ditzaketen beharrak kontuan izanez garatu da elastikoa, eta mugitzen askatasun osoa eskaitzen du.

Aurkezpenean, Emakume Master Cup txapelketaren zuzendari teknikoak, Iker Amarikak, honela azaldu du, “oso pozik gaude Astorek pilotarien elastiko berriak diseinatuko dituelako. Markak ehunei, patroiei eta teknologiari buruzko ezaguntza handia dauka, eta jantzi egokiak egiten ditu pilotariek pilotalekuan ahalik eta etekin handiena atera dezaten.”

Astore komunikazio sailetik Maria Edrosok, eta Iñigo Unanuek, salmenta koordinatzaileak, hartu dute parte. Azkenak elastiko berriaren jasangarritasuna azpimarratu du. “Diseinu bakarra eta modernoa duen jantzi bat eskaini nahi genien esku-pilotako kirolariei, oso ehun teknikoarekin eginda baina, aldi berean, jasangarritasun-parametro zorrotzak jarraituz diseinatuta, ingurumen-aztarna txikia sortu nahian. Horregatik, birziklatutako Dryshell ehuna aukeratu dugu, Oeko-tex standard 100 eta Global Recycled Standard ziurtapenak betetzen dituena. Horrela, ehunen fabrikaziorako beharrezkoa den energiaren erabilera, eta CO2 isuria, %50ean murrizten lagunduko dugu.” Aurkezpenean EMC txapelketako pilotari batzuk ere egon dira.

Jatorritik pilotaren munduarekin oso estu lotuta egon den Astorek Baiko eta Aspe enpresen eta Frantziako Euskal Pilota Federazioaren pilotariak janzten ditu. Txapelketetarako lehenengo pilotari-prakak diseinatu zituen marka izan zen, orain dela ia 30 urte, eta mugarri bat ezarri zuen 2018an, emakumezkoen patroia zuten lehenengo pilotari-prakak diseinatu zituenean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen