Astelehenean egingo da ART-ren Ohiko Batzar Orokorra

0
393

Testua eta argazkia: Arrasate Rugby Taldea.

Ekainaren 29a, astelehena, da Arrasate Errugbi Taldeak aukeratu duen data Ohiko Batzar Orokorra egiteko.  Aurreko urteetan hilabete lehenago izan ohi da hitzordua baina, Covid-19aren osasun krisia dela medio, aurten atzeratzea ezinbestekoa izan da. Urtero legez, batzarra Mojategiko bilera gelan burutuko da, arratsaldeko 6etatik aurrera

Diru kontuez jardun eta denboraldiko balorazioa egiteaz gain, oraingo honetan batzarra ezohiko puntua izango du gai-zerrendan, 2020a hauteskunde urtea baita ART-rentzat.  Gauzak horrela, zuzendaritza berria aukeratu eta bozkatze prozesua behar den moduan garatzeko, egungo zuzendaritzak prozesurako egutegia proposatuko du, bazkideek onartu dezaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen