Bertan behera utzi da Astekako Udaleku Irekien izen-ematea, besteak zabalik dira

0
1177

Testua eta artxiboko argazkia: Txatxilipurdi elkartea.

Ez ohiko egoeran jarraitzen dugun honetan, Txatxilipurdi Elkartetik, udalekuen inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkizuegu.

Gure udalekuetan izena emateko aukerak zabalik jarraitzen duen arren, irekietako astekako udalekuen eskaintza bertan behera uztea erabaki dugu. Bizi dugun egoera honetan, zaila egiten baitzaigu astekako udalekuen planteamenduarekin aurrera egitea. Hala ere, udaleku irekietan 3 astez izena emateko aukera dago oraindik.

Udalekuak gauzatzeko aukera dagoen bitartean eta bizi dugun trantsizio fase honek aurrera egin ahala, udalekuen inguruko informazio berria helaraziko zaizue.

Bukatzeko, gogoratu ostiral honetan, maiatzak 8 bukatzen dela izena emateko epea.

Izena emateko:  http://labur.eus/TXudalekuirekiak2020

Informazio gehiagorako 688 76 16 69

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen