ASTEBURUKO PARTIDUAK

0
405

Asteburu honetan Kanpanzar Arrasate errugbi taldeak irekiko du kirol jardunaldia. Sarrailagileek Durangora bidaiatuko dute arratsaldeko 16:30ean Arripausueta zelaian etxeko taldearen aurka jokatzeko. Bestalde, Arrasate/OREko neskek atseden hartuko dute asteburu honetan.


Eskubaloiari dagokionez, Mugarri-Ingouk Loiolako Deustuko Unibertsitatea hartuko du etxean. Partida arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Iturripeko kiroldegian.


Igandean, Mondra taldeko mutilek ere etxean jokatuko dute, derbia Aloña-Mendiren aurka. Partida Mojategin jokatuko da arratsaldeko 16:30ean. Bestalde, Leintz Arizmendi taldeko neskek Hernanira bidaiatuko dute, eta bertako taldearen aurka jokatuko dute arratsaldeko 16:00etan Zubipeko futbol zelaian.


Areto futboleko Mondratek etxetik kanpo jokatuko du igande honetan. Oraingoan, Antiguokoren aurka jokatuko du arratsaldeko 16:30ean Donostiako Pio Baroja kiroldegian.

Amaitzeko, saskibaloiari dagokionez, emakumezkoen Mondragon Unibertsitatea berriro ariko da Iturripen igande honetan. Aurrean Toju izango dute eta partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Ordu berean, EBA ligako gizonezkoen Mondragon Unibertsitateak Burgosen jokatuko Nissan Grupo Santiagoren aurka El Plantio kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen