ASTEBURUKO HAINBAT PARTIDU

0
486

Asteburuko kirol jardunaldia gizonezkoen Kanpazar Arrasatek larunbatean arratsaldeko 16:00etan Mojategin Valtecsa UBR taldearen aurka jokatuko duen partidarekin hasiko da. Bestalde, Arrasate/OREko neskek ere lokal gisa jokatuko dute, baina Ordiziako Altamira zelaian, talde bera baitute. Partida igandean jokatuko da eguerdiko 12:00etan.

Futbolari dagokionez, Mondrak Mojategin jokatuko du Touringen aurka. Partida errugbi partidutik ordu erdira hasiko da, beraz harmailetan animazio handia egongo da. Leintz Arizmendiko neskek ere etxean jokatuko dute asteburu honetan, baina igandean arratsaldeko 15:30etan jokatuko dute, eta Beti Gazte izango dute aurrean.

Bestalde, areto futboleko Mondratek ere etxean jokatuko du asteburu honetan. Arratsaldeko 17:00etan, Musakola kiroldegiko kantxan, Bilboko La Peña auzoko Gora taldea hartuko dute.

Eskubaloiarekin jarraituz, ordu berean baina Errenterian, Mugarri-Ingou taldeak bertako kiroldegian jokatuko du. Joan den asteburuan Deustu-Loyola Unibertsitatearen aurka jokatu behar zen partida bertan behera geratu zen kanpoko taldean Covidaren 4 kasurengatik.

Amaitzeko, saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak larunbatean 18:00etan jokatuko du Bera Beraren aurka Donostiako El Manteo kiroldegian. Bestalde, EBA ligako Mondragon Unibertsitateko mutilek etxean jokatuko dute igandean arratsaldeko 18:30etan Santurtziren aurka Iturripen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen