Asteburuan XXXVIII. Arrasate Hiria futbol txapelketa jokatuko da Mojategin

0
487

Asteburuan, irailaren 4an eta 5ean, XXXVIII. Arrasate Hiria futbol txapelketa jokatuko da Mojategin. Mondra Elgoibarren, Bergararen eta UDAren aurka arituko da aurten. Larunbatea 16:00etan uda eta Bergara izango dira aurrez aurre, eta 18:00etan Mondra eta Elgoibar. Igandean berriz, 16:00etan hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira, eta finala 18:00etan.

Aurten zaleak Mojategin sartu ahal izango dira partiduak ikustera. Bazkideentzat sarrera doakoa izango da eta bazkide ez direnek 25 urte gorakoak 5 euro ordaindu beharko dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen