Asteburu hontan ez da kirol partidarik izango Arrasaten

0
188

Gipuzkoako Futbol Federazioak bertan behera utzi ditu ligako lehen bi jardunaldiak. Bestalde, Ford Mugarri-Ingouk ez du jardunaldirik aste honetan, beraz ez da partidarik izango.

Arizmendi K.E. boleibol taldeak ere ez du jokatuko. Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibersitatea neskak ere bertan behera utzi du Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak, eta EBA Ligako Mondragon Unibersitateak ez du jokatzen, Valle Eguesi ez diotelako Nafarroatik irteten uzten.

Bestalde, Mondrate areto futboleko taldeak ligako lehen bi jardunaldiak atzeratu ditu, eta asteburu honetan ez dute jokatuko. Leintz Arizmendiren kasuan oraindik ez da konfirmaziorik jaso

Honetaz gain Eskola Kiroleko Saioak bertan behera geratuko dira astelehenetik aurrera: “Dakizuen moduan, COVID 19-a dela eta zenbait neurri zorroztu dira. Osasun-agintariek iragarritako egoera epidemiologikoagatik, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan emandako jarraibideei jarraituz, eskola-kirola eten egiten da astelehenetik azaroaren 9tik aurrera, egoera hobetu bitartean. Argi dago eskola-kirolak onura emozional, sozial eta motorrak eragiten dituela. Beraz, egoera honetan ere, eskola kiroleko haurren artean jarduera fisikoa sustatzeko proposamenak zabaltzen saiatuko gara”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen