Asteburuan 2021eko azken jardunaldia jokatuko dute gure taldeek

0
393

Futbol taldeek soilik jokatuko dute etxean. Leintz Arizmendi taldeko neskek Lagun Onaken aurka jokatuko dute larunbatean, eguerdiko 13:00etan, Mojategin. Ondoren, Mondrako mutilen txanda izango da. Arratsaldeko 16:30ean Bergararen aurka jokatuko dute. Bigarren derbia jarraian izango da Mondrarentzat, aurreko astean UDAren aurka jokatu baitzuen.

Beste bost partida Arrasatetik kanpo jokatuko dira. Kanpanzar Arrasate errugbi taldea Elorrioko San Roke zelaian arituko da larunbatean arratsaldeko 16:00etan Betsaide Elorrioko RTren aurka. Bestalde, Arrasate/OREko neskek atsedena izango dute asteburu honetan eta ez dira lehiaketara itzuliko urtarrilaren 9ra arte.

Kanpanzar Arrasateren ordu berean, boleiboleko Arizmendi taldea Bera Bera Bultz taldearen aurka lehiatuko da. Kasu honetan partida Donostiako Pio Baroja kiroldegian izango da.

Saskibaloiari dagokionez, EBA ligako Mondragon Unibertsitateko gizonen taldea Gasteizera joango dira larunbatean Baskoniaren aurka jokatzeko. Partida arratsaldeko 18:00etan izango da BAKHn. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldea Donostiara joango da igandean. Eguerdiko 12:00etan Antigua Luberrirekin neurtuko dituzte indarrak Gaska kiroldegian.

Ordu berean, Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak Eskubaloi Galdakaoren aurka jokatuko du Bizkaiko herrian. Urnieta kiroldegiak hartuko du partidua.

Amaitzeko, areto futboleko Mondratek atsedena izango du asteburu honetan eta ez da lehiketara itzuliko urtarrilaren 9ra arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen