Asteburu betea izan dute Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariek

0
368

Testua eta argazkiak: Lokatza Ziklismo Eskola.

Asteburu betea izan dute Igamo Packaging taldeko neskek zein Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko mutilek. Larunbatean zita bikoitza izan zuten Lokatza Ziklismo Eskolako ziklistek. Batetik Igamo taldeko emakumeek, Lizarran, Espainiako Kopako 7. proba puntuagarria izan zuten larunbat arratsaldean eta bestetik, Bolintxo – Lanako gazteek, Oñatin, Gipuzkoako txapelketa. 

Emaitzei begira, Lizarran, Itxaso Plaza arrasatearrak jubenil mailan 8. postua eskuratu zuen euripean eta ekaitz artean lehiatu behar izan zuten lasterketan. Era berean, Edurne Ormaetxea aramaioarrak 36. postua eskuratu zuen kategoria berean. Kadeteetan aldiz, tropel nagusian iritsi ziren Itxaso Askasibar elgetarra eta Izar Ezkibel oñatiarra, biak, matxurak eta erorikoak gaindituta.

Bolintxo – Lanako mutilek aldiz, Oñatin, Gipuzkoako txapelketa korritu zuten eta prestatutako ibilbide polit zein gogorrean, tropel nagusian helmugaratzeko indarra izan zuten Manex Larrañagak eta Iñaki Plazak. Unai Ormaetxeak aldiz, bigarren tropel baten heltzeko aukera izan zuen.

Asteburua bukatzeko Bolintxo – Lanako kadeteek, Zumaia izan zuten zita igande arratsaldean. Lizarrako lasterketa nahikoa ez eta mutilekin batera, lehiatu ziren Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza eta Edurne Ormaetxea. 

Hurrengo zitak:

  • Ekainak 10 – Balmaseda: Igamo Packaging
  • Ekainak 11 – Bergara – Gipuzkoako eta Euskadiko erlojuaren aurkako txapelketa kadeteetan. Bolintxo – Lana eta Igamo Packaging

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen