Artapen lanak egiteko bi noranzkoetan etengo da zirkulazioa, gaueko 23:00etatik goizaldeko 5:00ak arte.
Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: Google Maps.
Olandixo tunelaren barruko mantentze-lanak egin ahal izateko ezinbestekoa izango da zirkulazioa GI-2620 errepidea erabat ixtea bi gauetan, Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean.
Mozketak gauez egingo dira apirilaren 26 eta 27an. Zehazki, zirkulazioa bi noranzkoetan moztuko da apirilaren 26ko 23:00etatik apirilaren 27ko 05:00ak arte eta apirilaren 27ko 23:00etatik apirilaren 28ko 05:00ak arte.Egunero, goizeko 05:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.Instalazioen artapen-lanen barnean egongo da sute-detekzio eta sute-itzalketa sistema guztien berrikuspena.
Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.




