“Aste santuan ezingo da Euskaditik irten”, baina “baliteke Gipuzkoan mugikortasuna baimentzea”

0
535

Jaurlaritzak eta espainiar Gobernuak erabaki dute aste santuan etxeratze-agindua 22:00etan izaten jarraitzea, eta gehienez 4 pertsona elkartzea. Era berean, LABI aztertzen ari da herrialde barruko mugikortasuna baimentzea.

Argazkia: MB Artxiboa.

Aste santuan Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa itxita egongo dira, baita espainiar estatuko beste erkidegoek ere.

Hala erabaki dute gaur Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, espainiar Osasun Ministerioak eta estatuko beste erkidegoetako gobernuek.

Halaber, opor sasoi horretan pertsonen zirkulazioak 22:00etatik 06:00etara bitartean galarazita egoten jarraituko du.

Gaurko bileran hartutako neurriak datorren asteko estatuko Lurraldeen arteko Osasun Batzordean berretsiko dituzte.

Unibertsitateko ikasketak beste erkidego batean edo atzerrian egiten ari diren ikasleei beren ohiko bizilekura ez bueltatzeko gomendioa egitekoa zuten.

Hala ere, azkenean aholku hori ez dute aste santura begira emango, puntu horretan ez baitute adostasunik lortu.

Testuinguru honetan, ‘ez dezagun astea santua salbatu, bizitzak salbatu ditzagun’ goiburuarekin, erakunde-kanpaina bat egin asmo dute.

Halaber, LABI aztertzen ari da aste santuan “udalerrien konfinamendu perimetrala altxatzea eta lurralde barruko (Gipuzkoa barruko) mugikortasuna baimentzea”. Erabakia bihar (ostirala) jakinaraziko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen