Aste honetan berrabiatuko da Hirugarren Zapatuko Azoka

0
401

Hiru hilabeteren ostean, azoka itzuli egingo da, segurtasun neurriak hartuta. Udaletik adierazi dute “uztailerako Debagoienako txakoli eguna ospatzeko aukera izango dugula espero dugula”.

Zapatu honetako azokan 12-15 postu egongo dira, eta “karpek aforoa mugatu dutela” azaldu du Udalak.

Produktu ugari izango dira erosgai: “barazkiak, ogia, gazta, pastak, pastelak eta gozoak, kontserbak, eztia, marmeladak, … Izan ere, ohiko postu gehienak etorriko dira”.

“Bertako gutxi batzuk kale egingo dute, eta ohikoak ez diren pare bat kanpoan geldituko dira karpek ez dutelako ahalbidetzen denek lekua izatea”. “Pastak eta gozoak salduko dituzten arrasatear bi postu berri egongo dira”.

Segurtasun neurriak hartuko dira: “Postuen artean segurtasun tartea utziko da, eta jela jarriko da da postuen artean. Generoa babesteko mahaiak jarriko dira postu eta bezeroaren artean”.

Gainera, “postu guztiak alde bakar batera begira jarriko dira, eta ezohiko kokapena edukiko dute. Serber Altube plazan seguru ibiltzeko nahikoa toki egongo dela aurreikusten da. Bezeroak lasai etorri daitezke betiko, bertako eta sasoiko produktuak erostera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen