Aste Berdea bukatzeko, bluesa, swinga eta saskiak opari [Testua: Ibai-Arte]

0
407

Aste berdea bultzatzeko, irailaren 17an, Ibai-Artek km0-ko produktuz osatutako 100 saski banatuko ditu bezeroen artean Herriko plazan. ‘Blues 365’-en sorrerarekin, Arrasate Blues musika-jarduerekin joango da urteko egutegia betetzen, Arrasateko kaleak eta plazak girotzeko helburuarekin. Aste berdearekin amaitzeko, Cunningham and his old school talde arrakastatsuak hasiera emango dio bere euskal birari.

Irudia: Ibai-Arte

Ingurumen-hezkuntza gizartea hezteko prozesua da, planetaren errealitate globalaren kontzientzia har dezan. Aurten, Ibai-Artek eta Arrasate Bluesek bat egin dute Aste Berdean, planeta zaintzeko gizarte gisa ditugun erronken inguruan kontzientziatzeko.

Ekologiaren aldeko ekitaldiei amaiera emateko, irailaren 17an, 19:00etan, Herriko plazan egingo den ekitaldian, arrasatearrak, bluesa eta swing-a izango dira protagonista. Ibai-Artek km0-ko produktuz osatutako 100 otar banatuko ditu bezeroen artean, eta musikak jarriko du erritmoa ilunabarrean. Kontzertu honetan Blues 365 hasiko da.

Kultura indartzea
Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, Arrasate Bluesek eragile aktiboa izan nahi du Arrasateko kultur eszenan. Horregatik, jaialdiaren antolatzaileek ‘Blues 365’ ekimena sortu dute, herriko kultura-egutegiari musika-hitzordu berriak gehitzeko ekimena.

Arrasate Blues jaialdiko zuzendari den Jon Apraizek esan duenez, “Arrasate Blues-en bi helburu garrantzitsuenetarikoak dira kaleei bizitza itzultzea eta merkataritza dinamizatzea”. Hori dela eta, erakundea asmo handiko egutegi batean ari da lanean, eta, uztaileko hitzordu handia alde batera utzi gabe, kontzertuak izango dira urtean zehar. Arrasatearrei zer espero duten erakusteko, “Blues 365”-k hasiera emango du aste berdea itxiko duen kontzertuarekin.

Professor Cunningham and his old school
Herriko plazako eszenatokia aukeratu du Adrian Cunningham saxofoi eta klarinete-jotzaileak bere taldearen euskal birari hasiera emateko. Bira honetan, New Yorkeko taldea Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango da besteak beste.

Professor Cunningham and his old school nazioarteko swing-aren eszenako talde garrantzitsuenetako bat da. Mundu osoko jaialdi askotan saritu dute talde hau, eta ostiral arratsaldea erritmo biziz beteko du.
New Orleanseko tradizioan oinarritutako errepertorioko abestirik erritmikoenak interpretatuko dituzte New Yorktarrek: jazzik zaharrenetik rythm and blues-era, Sydney Bechet, Fats Waller, Professor Longhair, Fats Domino,… bezalako artistak jarraituz.

Oraingo honetan, Adrian Cunningham eta ingurukoek Martí Elias bateriaren laguntza izango dute, Carla Gómez bikotearekin batera Gasteizko musikaren eszenatokia goitik behera aldatu duena. Lindy Hop-en bultzatzaile nagusia den bikote honek, kontzertura datozenek Cunningham and his old school-en erritmo zoragarriekin dantzatu ahal izango dutela bermatzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen