Aspegi Konektatuzek 3 emakume ekintzaile bilduko ditu PTGaraian

0
262

Aspegi Konektatuz proiektuaren I. edizioa ospatuko da bihar, ostirala, eguerdiko 13:00etan Garaia Parke Teknologikoaren Muru gelan. Lehenengo edizio honetan hiru ildo jorratuko dira: hezkuntzazkoa, ekintzailetza eta STEM arloetan, guztiak Debagoienean kokatuta. Helburua Debagoiena ekonomia eta enpresa-sarean dauden emakumeen presentzia ikusaraztea da.

Hizlariak Ainara Abasolo Mujika Irrika Gluten Free-ko sortzailea, Arantza Lejarraga Marco Arizmendi Ikastolako Umezaitza guneko zuzendari ohia (1989-2002) eta Sonia Ortubai Balanzategi Abantail kooperatibaren zuzendari nagusia izango dira.

Informazioa gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen