Aspaldiko pintada nazi bat agertu da Arrasate Pasealekuan

0
1816

Arrasatear batek gaur goizean, bere eraikineko horma bat konpontzen zebilela, pintada agertu zaio. Margoketan esbastika bat eta hegazti baten behealdea ageri dira.

Gaur goizean Arrasate Pasealeku inguruko bizilagun bati, bere etxeko horma konpontzen ari zela, eta pintura geruza bat kendu duenean, pintaketa agertu zaio.

Margoketa horretan esbastika bat eta nazien sinboloetako baten, arranoaren, zangoak eta hegaztiaren behealdeko beste zati bat ageri dira. Baita margoketaren ustezko egilearen sinadura izan daitekeena ere, ‘F.’ letra bat.

Pintada agertu zaion lagunarekin eta adineko beste arrasatear batzuekin izan gara, eta adierazi digute eurek ez dutela gogoan margoketa hori bertan zegoenik, baina litekeena dela nazismoaren edota diktaduraren garaikoa izatea.

Pintada hau kokatuta dago Iturriotz eta Arrasate Pasealekuaren arteko izkina batean, batzokitik hurbil. Historialari arrasatearretako batek gaur baieztatu digu XX. mendeko 30. hamarkadan EAJ-PNVek esbastika erabili zuela.

Adibidez, Arrasateko alderdi jeltzaleak publikatzen zuen argitalpeneko portadako mantxeta esbastika bat zen, lauburu itxura izan dezakeena. Garai hartako Batzokiko gutxienez taldeetako batek ere ikur hori bere egin zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen