Herrialdeko beste 10 udalerritan gauza bera egingo da, erakundeak eta Aldundiak atzo iragarri zutenez. Halaber, ospakizunak amaitzeko, Donostian ‘Aspace Eguna 2022’ elkarte-jaia egitea aurreikusten da.
Argazkia: MB artxiboa.
Atzo Donostian egindako prentsaurrekoan iragarri zuten ekitaldietako bat Irunen egingo dela abenduan, baita hortik aurrera hilabetero Aspace Gipuzkoak egoitzak dituen herri bakoitzean ere, hau da:
Andoain, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Eskoriatza, Tolosa, Urretxu eta Zarautzen. Garun-Paralisiaren Elkarte honek 472 pertsona artatzen ditu, eta horretan 340 profesionalek dihardute, baita 126 boluntariok ere. Zorionak eta aurrera Aspace Gipuzkoa!