Zapatuko Azoka: Aspace otar asko banatzen dabil eta karapaixoa agortu da

0
940

Aspaceko lagunak, eurek eskuz egindako otarrak, banatzen ari dira azokan. 91 produktu hauek Ibai-Artek aurrez erosi eta zozkatu izan ditu. Aldi berean, azokan ere Ainara Abasolo gluten free postuak eta Errastikoa Ogia postuak karapaixo ugari saldu dituzte.

Herritar ugarik parte hartu dute martxoari dagokion Zapatuko Azokan, eta horietako asko goiztiar ibili dira karapaixoa erosi ahal izateko.

Izan ere, sasoiko eta bertako produktu hau nahiko azkar agortu da bai Bedoñako Errastikoa Ogia postuan, bai Ainara Abasolo gluten free postuan. Stand honetan pertsona-ilarak izan dira.

Aipatzekoa da ere, azoka honen harira, herritar ugarik karapaixoa enkargatu egin dutela. Gainera, eguerdi partean antolatzaileak zenbait karapaixo zozkatzekoak dira.

Merkatu honek eskaintza zabala eskaini du, eta Arrasateko hainbat baserritar eta bestelako herritarrek euren produktuak erosgai jarri dituzte.

Aldi berean, Arrasateko Aspaceko lagunak, eurek eskuz egindako otarrak, banatzen dabiltza.
Horretarako, orain gutxi Ibai-Artek halako 91 produktu erosi dizkio Aspaceri, eta produktuak zozkatu egin ditu Arrasate Txartelarekin erosketak egin dituzten pertsonen artean.

Zozketako saridunak gaur azokara bertaratu dira, eta Aspaceren postuan Aspacek egindako produktuetako bat aukeratu ahal izan dute.

Aspacek eskertu egin du Ibai-Arteren eskuzabaltasuna, izan ere, “Covid-aren ondorioz produktu ugari stockean ditugu, eta Ibai-Artek 91 produktu erosteak asko lagundu digu. Eskerrik asko bihotzez!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen