Askotariko artelanak ikusgai eta salgai izan dira Seberon

0
450

Gaur goizean, ekainak 1, arte azoka antolatu dute Arrasate Margo Taldekoek Seberon. Urtero egoten den erakusketa da maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran egiten dena. Kulturaten ere, artistek izaten dute aukera haien koadroak erakusteko baina kasu honetan, saltzeko aukera ere izaten dute.

Aurtengoan ere, askotariko artelanak izan dira. Montse Roldanek adibidez, arte figuratiboa eta abstraktoa lantzen ditu bere artelanetan, gaurko egunari buruz galdetuta hau esan digu: “Artelanen bat saltzea lortzen dugu baina badakigu zaila izaten dela. Batez ere, erakusketarako baliatzen dugu eguna”. Hauek dira erakusketan izan diren artelan batzuk:

Leire Arregiren artelanak

Blanca Martinezen bi koadro

Arantxa Juaristiren artelan bat

Marga Zubiaren oilar baten margolana

Montse Roldanen koadroak

Pili Muñozen koadroak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen