Errastiko, Ainara Abasolo, Urkimendi eta Askasibarrek karapaixoa eskainiko dute Zapatuko Azokan

0
1533

Karapixoak betiko erara eginak, ama orearekin, legamia freskoarekin, hirin ekologikoekin, gluten gabekoak, begetarianoak eta beganoak izango dira.

Argazkia: MB artxiboa.

Martxoari dagokion Zapatuko Azokan karapaixoa izango da protagonista nagusia. Horretarako, ondoko lagunek karapaixoa erosgai jarriko dute: Urkimendi, Ainara Abasolo gluten free, Errastiko ogia eta Askasibar.

“Modu desberdinetan prestatuta egongo dira – azaldu du Udalak -. Karapixoak betiko erara eginak, ama orearekin, legamia freskoarekin, hirin ekologikoekin, gluten gabekoak, begetarianoak eta beganoak” izango dira.

Halaber, “enkarguak jasotzeko edo hartzeko egun aproposa izan daiteke”. “Karapaixoa egiteko esku orri bat banatuko da errezeta eta osagai desberdinekin”.

Hortaz gain, Zapatuko Azokako bezeroen artean, 10 karapaixo zozkatuko dira. Baita hileroko otarra ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen