Testua: Arrasateko Askapena.
Datorren domekan, hilaren 5ean, Askapenak NATO eta Europar Batasunaren inguruko hitzaldia eskainiko du Gaztetxean 18.30etan. Honen helburua kointura irakurketa bat eta bi erakunde inperialista hauen ekintza eta politiken atzeko logika ulertu zein analisirako tresnak eskaintzea da.

Bestalde, datorren martxoaren 11n 17.30etan Bilbon NATO eta EBren aurka antolatutako manifestazio nazionalera etortzeko deia luzatu nahi dugu. Debagoienatik autobusa izango da, eta hurrengoa izango da ordutegia:
- Aretxabaleta 14:45 Azbe
- Arrasate 15:00 Zalduspe ospitalea
- San Prudentzio 15:15
- Bergara 15:30 Ibargarai geltokian
Itzulera 20.30etan izango da.