Askapenak NATO eta EBren inguruko hitzaldia eskaini du Gaztetxean

0
442

Gaur arratsaldean, Ester Muñoz Askapena elkarteko kideak NATO eta Europar Batasunaren inguruko hitzaldia eskaini du Gaztetxean. Muñozek azaldu duenez, “Europar Batasunak eta NATOk gaur egun bizi dugun nazioarteko koiuntura oprentsibo eta inperialistan duten zeregina aztertzea da helburua eta Europar Batasunak Euskal Herrian duten eragina.”

Azpimarratu du, halaber, “ez dela soilik NATOk Ukrainako gerraren gaian duen papera; izan ere, gehien ezagutzen dena esku-hartze militar horiek dira, gaur egun Ukrainan izaten ari dena eta munduko beste leku batzuetan izan duena bezala, nazioartean burgesen interesen defentsan jokatzen duen papera ere nabarmendu nahi dugu.” Muñozek argi utzi du “kapitalismoaren eta AEBen hegemoniaren krisi-testuinguru batean gaudela, eta nagusitasun horri eusteko borrokan ari dira, batez ere, Txinaren eta Errusiaren aurka.”


Hitzaldian NATOk eta Europar Batasunak Euskal Herrian duten eragina ere azaldu du. “Beste esku-hartze mota batzuk, propagandarekin eta errepresioarekin zerikusi handiagoa dutenak herri batzuetan, hala nola Euskal Herrian, Espainiako Estatuaren eta Frantziako Estatuaren mende baikaude, biak NATOko eta Europar Batasuneko kideak.”

Azkenik, gaineratu duenez, “egiten dugun azterketa da, horrek nazioarteko testuinguru horrekin zerikusia duenez, ez dugula ikusten erantzunak koiunturalak edo puntualak izan behar direnik gai bati buruz, adibidez, Ukrainako gerrari buruz, argi eta garbi erantzun behar baitzaio esku-hartzeari. Uste dut erantzunak globalagoa izan behar duela, eta erantzuna Euskal Herriko langileen antolaketaren bidez eman behar dela, horri guztiari aurre egin ahal izateko.”

Bilboko manifestaziorako autobusak

Bestalde, datorren martxoaren 11n 17.30etan Bilbon NATO eta EBren aurka antolatutako manifestazio nazionalera etortzeko deia luzatu nahi dugu. Debagoienatik autobusa izango da, eta hurrengoa izango da ordutegia:

  • Aretxabaleta 14:45 Azbe
  • Arrasate 15:00 Zalduspe ospitalea
  • San Prudentzio 15:15
  • Bergara 15:30 Ibargarai geltokian

Itzulera 20.30etan izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen