Asier Hilario geologoak ‘Pirinioak: Mendien ikuskizun geologikoa’ hitzaldia eskainiko du astelehenean

0
650

Goienagusik antolatuta, urtarrilaren 10ean, astelehena, Asier Hilario Geologian doktorea eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeko koordinatzaile zientifikoa ‘Pirineoak: mendien ikuskizun geologikoa’ hitzaldia eskainiko du. Hitzordua goizeko 10:00etan izango da Kulturaten.

Pirinioak gure Himalaia txikia dira. Ez dira munduko mendi altu eta ikusgarrienak, baina ederrak dira oso eta geologiarentzat opari galanta dira. Hitzaldi honetan hain gertuko dugun mendikate honetako mendi nagusi eta ezagunetatik bidai bat egingo dugu 500 milioi urteko historia harrigarria eraikitzeko. Pangearen sorreran egongo gara, basamortuak zeharkatuko ditugu, sumendiak igoko ditugu, koralezko uharrietan murgilduko gara eta glaziar erraldoien gainena ibiliko gara. Hori guztia Pirinioetatik atera gabe. Gure mendiak beste modu batean ikusi eta ulertzeko paregabea.

Asier Hilario Geologian doktorea eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeko koordinatzaile zientifikoa da. Gaur egun, Geologia Zientzien Nazioarteko Batasuneko Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko (IUGS) presidentea da.

Bere eginkizun nagusiak Lurreko zientzien komunikazioa, ondare geologikoaren kontserbazioa eta maila globalean Geoparkeen egitarauaren garapena dira. Hainbat liburu eta zientzia eta dibulgaziozko artikulu argitaratu ditu. Komunikabideekin kolaboratzen du maiz, eta mendian gida lanetan zein mundu osoan zehar hitzaldiak eskaintzen gozatzen du. Geoparkeen Sare Europearreko aholkularitza batzordeko kidea da, UNESCO-ko ebaluatzailea, eta Nazioarteko Geozientzia Programa ospetsuko batzorde zientifikoaren (IGCP – UNESCO/IUGS) partaide da nazioarteko kooperazioa dinamizatu eta ikerketa geologikoaren bitartez gizartearen ongizatea bilatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen