Asier Elgezuaren bideoklipak irabazi du Huhezinemako Ikusleen Saria

0
793

Zuzendari arrasatearrak, Mikel Cubillo zuzendariarekin batera, The Clayton taldearen ‘Euripean’ bideokliparen grabaketa zuzendu zuen. Sari banaketan ere Oihan Loiti arrasatearra oholtzara igo zen, ‘Lotura debekatuak’ bideoklipeko taldekide gisa.

Huhezinema jaialdiaren sari banaketa ospatu zen aurreko ostiralean Aretxabaletako Arkupen.

Sail Ofizialeko sari nagusia Alba Lozanok lortu zuen ‘Utländsk’ lanarekin, eta hainbat sari gehiago banatu ziren.

Hauen artean Asier Elgezua Zulueta ‘Elge’k bideoklipen ataleko Ikusleen Saria lortu zuen, Mikel Cubillo zuzendariarekin batera.

Bi zuzendariek The Clayton talde aramaioarrak Idoia Tapiarekin egindako ‘Euripean’ abestiaren bideoklipa gidatu zuten.

Saria DanobatGroup enpresako Xabier Erañaren eskutik jaso zuen, hau da, zuhaitz etxeetako gurdi zingaroetan gau bat, gosaria barne, bi pertsonarentzat.

Beste arrasatear bat ere oholtzara igo zen sari banaketan, Oihan Loiti Iraola, Nahia Cisnerosek zuzendutako ‘Lotura debekatuak’ bideoklipeko taldekide gisa.

Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen