Asier Azkarate txirrindulari arrasatearra 3. izan da Bilatortan

0
814

Asier Azkarate arrasatearrak Grupo Eulen taldearekin hirugarren postua lortu zuen atzo Bilatortan (Nafarroa), Euskaldun Txapelketako proban. Caja Rural – Seguros RGA taldeko Calum Johnston britainiarrak irabazi zuen proba. Bigarren postua Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioko Asier Etxeberriarentzat izan zen.

Bilatortako lasterketak beste behin Lezaungo igoera izan zuen puntu gorena, eraso garrantzitsuenak bertan egin zirelarik, maila handiko txirrindulariz osatutako talde bat sortuz, Asier Etxeberria eta Enekoitz Azparrenek, Asier Azkaratek eta Calum Johnstonek berak osatutakoa. Los Murosen Bilatortarako bidean garaipenaren bila zihoazen Etxeberria eta Johnston, azken txanpan garaipena eskuz esku lehiatuz. Azkenean britainiarrak lehenago helmugaratzea lortu zuen. Zorionak irabazleari eta batez ere Asierri!

Sailkapenak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen