Asamblada feminista irekia antolatu da hurrengo asteartean

0
288

Kulturaten izango da 11.00etan edo 18.30etan

Arrasateko feministek honako mezua luzatu diete herritar guztiei: “Urtea borrokan hasi nahi dugu eta horregatik urtarrilaren 7an zuekin elkartzeko deialdia egiten dizuegu. Dakizuenez, hitzordu garrantzitsua dugu urtarrilaren 30ean: GREBA OROKORRA eta feministok bertan izango gara. Horregatik, mezu honekin 2020ko lehenengo asanblada irekira deitzen zaituztegu”

Kulturaten izango da 11.00etan edo 18.30etan eta izenak berak dioen moduan, parte hartzea guztiz librea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen