“Arzamendi Musika Eskolako obrek atzerapen bat izango dute, baina gaurko mezua da obrak bukatuko direla”

1
1449
udala

Musika Eskolako obrak urtarrilaren hasieratik geldi daude, eta Arrasateko Udalak enpresari errekerimendu bat bidali dio obren bukaera eskatuz.

Juan Arzamendi Musika Eskolak eraberritzeko obra geldi daude urtarrilaren hasieratik. Honen berri emateko, Udalak prentsaurreko eskaini du gaur goizean. Maria Ubarretxena alkateak azaldu duenez “Arzamendi Musika Eskolako obrek atzerapen bat izango dute, baina naiz eta atzerapen bat jaso, gaurko mezua da obrak bukatuko direla. Gure konpromisoa da lehenbailehen bukatzea da.”

Juan Arzamendi Musika Eskolako obrak birgaitzeko proiektua udalbatzak onartu zuen 2017ko uztailaren 27an egindako osoko bilkuran. Obraren esleipena 2018ko urtarrilaren osoko bilkuran onartu zen. Prezioa 4.586.787,20 eurokoa BEZ kanpo izan zen (6.182.247,03 euro BEZ barne), eta obra gauzatzeko epea 20 hilabetekoa. Lehiaketa Lurgoien enpresak irabazi zuen, eta Udalari berme bat utzi zion, 241.716 eurokoa.

Lehiaketa publikoa egin zen obren exekuziorako, eta lehiaketa publiko horretara 10 enpresa aurkeztu ziren. Alkateak azpimarratu duenez “Lurgoienek ez zuen aurrekontu merkeena aurkeztu, beste lau enpresek aurrekontu merkeagoak aurkeztu zituzten. Zati teknikoaren balorazioan ordea, Lurgoien izan zen puntuazio altuena lortu zuena. Honek ahalbideratu zion lehiaketa irabaztea”. Lurgoien enpresak Musikeneko obrak egin zituen aurretik.

Urtarrilaren 8an Lurgoien enpresak obren plana aurkeztu zion Udalari, eta “dokumentu horretan agertzen zen obren amaieraren epea,  eta atzerapen bat igartzen zen, ekainaren bukaerara arte”.

Udalak urtarrilaren 22an errekerimendu bat bidali zion enpresari, esanez lanak  epean bukatu egin behar zirela. Lanak epean bukatu ezean isun batzuk jasango zituela. “Lehiaketa publikoaren pleguak izan ziren oso zorrotzak, eta Lurgoienekin Udalak enpresarekin sinatuta duen kontratua oso zorrotza da. Udala guztiz blindatuta dago egoera honen aurrean. Gauzak oso zorrotz eta txukun egin direnez guk lasaitasun osoa daukagu.”

Kontratuan jasotzen da atzerapen bat egon ezkero, kontratistak jasango duela eguneko isun bat, 2.417, 17 eurokoa. Isuna 2020ko otsailaren 24tik aurrera aplikatzen hasiko da, egun horretan obrak bukatuta egon behar zirelako. Kontratuaren %5 isunen bitartez iritzitakoan Udalak ahalmena izango du, ” juridikoki guztiz bermatuta”,  kontratua apurtzeko. Egoera hau 100 egun luzatuko da.

Egoera honetara heltzen bada, Udalak ahalmena izango du obrak berriz lizitatzeko. Orain arte exekutatuta dago %44,64an, 2.590.112,05 euroko kostuarekin BEZ barne. “Honek obren atzerapen bat ekarriko du, 100 egun itxaron beharko dugulako kontratua bukatzeko, eta obrak bukatzeko falta den zatia lizitaziora ateratzeko. “

Kaltetutako elkarteek, Goikobaluk eta Arrasate Musikalek Udalaren aldetik egoeraren berri jaso dute, baita ere, oposizioak. “Urtarrilaren 27an egindako batzordea gertatutako azaldu genien.”.

Ubarretxenak azaldu duenez “ez dakigu zenbateko atzerapena izango da, kontratua bukatu eta obrak berriro lizitatu arte. Saiatuko gara prozesua azkartzen, eta udalak jada lanean ari da. Enpresak ez digu eman obren gelditzearen arrazoirik, ez inongo informaziorik ofizialki. Ikusi dugu langileak ez daudela, eta obrak epean ez direla amaituko. Obrak geldi daude urtarrilaren hasieratik.”

Mondraberri Lurgoien enpresarekin harremanetan jarri da, baina ez dutela informaziorik emango agertu digute.   

Iruzkin 1

  1. Otsailaren 19an esaten diguzue obrak urtarrila hasieratik geldi daudela? Arrasate Musikaleko gurasoak guztiz desinformatuta gaituzue…
    Noiz joango dira gure seme-alabak eraikin berrira?
    Eraikin berriaren gastuak nork ordaindu beharko ditu? Kuotak igo behar dizkiguzue?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen