Arturo Goikoetxeak migrainak arintzeko hitzaldia emango du

0
2048

Arrasatear neurologo ohiak bere ezagutzak partekatuko ditu ANAKON elkartearen eskutik, Kulturaten urriaren 15ean.

Argazkia: MB artxiboa / Irudia: ANAKON.

Arturo Goikoetxea Uriarte (Arrasate, 1946) Gasteizko Santiago Ospitaleko Neurologia saileko buru aritu zen.

Egun jubilatuta dago, eta bere ikerketa “azalpen medikurik gabeko sintometara” eta minera zuzendu izan du. Gainera zenbait libururen egilea da:

  • ‘Jaqueca, análisis neurobiológico de un dolor irracional’ 2003an
  • ‘Migraña, una pesadilla cerebral’ 2009an
  • ‘Desaprender la migraña’ 2019an
  • ‘Depresión y dolor’ 2020an
  • ‘Sapiens, ma non troppo. Síntomas sin explicación médica’ 2020an
  • ‘El dolor crónico no es para siempre’ 2023an

‘Mina eta migrainak’ hitzaldia urriaren 15ean Kulturateko areto nagusian izango da, arratsaldeko 17:30ean.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatu du Arrasateko Udalaren, la Caixa Gizarte-ekintzaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen