Goienagusik antolatuta, mediku arrasatearrak hizpide izango du konponbide mediku gabeko mina. Neurozientziak ekarpen egin dituen arren, “minaren kulturak paradigma zaharrez elikatzen jarraitzen du”.
Argazkia: Goienagusi.
Goienagusi elkarteak hitzaldi berri bat antolatu du datorren astelehenerako goizeko 10:00etan Kulturateko areto nagusian.
Zientziaren aurrerakuntzek ahalbidetzen digute organismoaren prozesu konplexuak gero eta hobeto ezagutzea. Horri esker bizitza-itxaropena hobetu da.
Alabaina, biztanleriaren portzentaje esanguratsu batek mina jasaten du, Medikuntzak azalpenik ematen ez diena eta konponbide eraginkorrik ematen ez diena. Azken hamarkadetan Neurozientziak ezagutza berri bat plazaratu du, minaren kudeaketan aldaketa sakon bat eragin behar lukeena, baina aldaketa hori ez da gauzatu, eta minaren kulturak paradigma zaharrez elikatzen jarraitzen du, bere konponbidea ezinezko egiten dutenak.
Kultura aldaketaren aurkako interes ekonomikoen eta profesionalen eraginpean dago.
Hitzaldiak hiru planoak analizatzen ditu eta Zientziarekin konponbide koherente bat proposatzen du, kulturak eta merkatuak eskaintzen dutenaren aurkakoa, ustezko esklusibitate zientifiko batean oinarrituta.
Arturo Goicoechea Uriarteren (Arrasate, 1946) curriculuma ondokoa da:
Santiagoko Ospitaleko Neurologia Saileko burua, Gasteizen
Egun, jubilatuta.
Bere jarduera zuzendu zuen batez ere ‘mediku-azalpen gabeko sintometara’ eta minera.
Liburuak:
- Jaqueca, análisis neurobiológico de un dolor irracional. 2003
- Migraña, una pesadilla cerebral, 2009
- Desaprender la migraña, 2019
- Depresión y dolor, 2020
- Sapiens, ma non troppo. Síntomas sin explicación médica. 2020
- Editor del blog: Arturo Goicoechea. Now pain, no pain. 2009.