Ekainaren 7an, larunbata, errugbiaz gozatzeko aukera egongo da Mojategin, Arrasate Rugby Taldeak antolatuko duen kontakturik gabeko errugbi txapelketa herrikoian. Ekimen hau Garagardo Festaren, 25. edizioaren asteburuko egitarauan kokatzen da, eta lagunartean kirola egiteko eta arratsalde alai bat pasatzeko helburua du.
Ez da errugbian aditua izan behar parte hartzeko: txapelketa guztientzako ulergarria eta dibertigarria izango dela azpimarratu dute antolatzaileek. Izena ematea 5 eurokoa izango da (kamiseta eta hirugarren denbora barne), eta parte hartu nahi dutenek galdetegia bete beharko dute aurrez.
Txapelketa arratsaldez jokatuko da Mojategiko zelaian, eta sariak, musika, jan-edana eta giro aparta ez dira faltako. Gonbidapena zabalik dago: “Sariak, pikeak, barreak ta 3. denbora. Zer gehiago behar duzu arratsalde on bat pasatzeko?” azpimarratu dute antolatzaileek.
Parte hartzeko baldintzak
- 16 urtetik gora izatea
- Galdetegia maiatzaren 19a baino lehen bidaltzea
- Ordainketa egitea
- Errespetuz jokatzea





